Guztira bost langile dira positibo eman dutenak Aita Mennin

1
2335

Bostak sintomarik gabekoak direla adierazi dute ospitaletik

Arrasateko Aita Menni Ospitaleko langile guztiei proba serologikoekin eta PCRrekin egindako laginketa epidemiologikoaren ostean, bost langilek positibo eman dute eta sintomarik gabekoak dira. Bost langileek positibo eman dute PCR proban eta negatibo serologian.

Horietako lau Administrazio Arlokoak dira, eta beste bat behe ikuskapeneko tutoretzapeko etxebizitza batekoa, non gaixotasun mentala duten pertsonak bizi diren. Azpimarratu behar da Aita Menni Ospitaleko Administrazio Arloa ospitalearen gainerakotik “erabat isolatuta dagoen espazio batean dagoela eta behar bezala desinfektatu dela”. Administrazio Arloko langile batzuk telelanaren bidez ari ziren lanean gaur egun.

“Administrazio Arloko langile guztiek, Aita Menni Ospitaleko langile guztiek bezalaxe, COVID-19ren pandemia hasi baino lehenagotik egiten dute lan maskarekin eta COVID-19ren aurreko segurtasun- eta prebentzio-protokoloei jarraituz (segurtasuneko distantzia fisikoa mantentzea, eskuen higienea, etab.)”, adierazi dute ospitaletik.

Segurtasun- eta prebentzio-protokoloei jarraituz, positibo eman duten bost langileak beren etxeetan isolatu dituzte, Osalanekin, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoarekin eta Aita Menni Ospitaleko Prebentzio Zerbitzuarekin koordinatuta.

Modu prebentiboan, Arrasateko Aita Menniko tutoretzapeko bi etxebizitzetan dauden bederatzi pertsonak unitate isolatu batera eraman dituzte, sarbide independentearekin, non ez dagoen paziente gehiago. Era berean, osasun zentrora egindako bisita guztiak bertan behera utzi dituzte.

Aita Mennik Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari egiten ari diren ekintza guztien berri eman dio, eta “bi erakundeek koordinatuta eta etengabeko komunikazioan dihardute”.

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen