Guztira 750.000 kilo janari baino gehiago bildu dira Eroskiren azken kanpainian

0
1259
Leioa 24-06-2020 Consumidores y empleados de EROSKI celebran la superación de la campaña "Reto 1.000.000 de comidas para más de 500 familias en un año" © MITXI

Eroski eta haren bezeroek milioi bat otorduen erronka betetzea lortu dute, eta, horri esker, 500 familia inguru mantendu ahalko dira urtebetez. Orain aste batzuk abiatu zuen elkartasun ekimena, eta kanpaina bera apirilean abiatu zuen denda sare osoan, Elikagaien Bankuen Espainiako Federazioaren alde.

Elkartasun ekimena hasi zenetik Kilo Operazioarekin aurreko asteburuan amaitu den arte, 750.000 kilo janari eta higiene produktu baino gehiago bildu dira, eta Elikagaien Bankuei emango zaizkie kolektiborik zaurgarrienen oinarrizko beharrak betetzen laguntzeko.

1.300 saltokik baino gehiagok (supermerkatuak, hipermerkatuak eta frankiziak) aukera eman diete beren bezeroei ekarpen ekonomiko bat egin dezaten Elikagaien Bankuen alde. Bestalde, Eroski-k 30 tona elikagai emanak dizkie Elikagaien Bankuei kanpaina honetan, premiarik larrienak estaltzeko modua izan dezaten.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen