Gutxienez 896 delitu izan ziren iaz Arrasaten, 2019an baino 109 gehiago

1
622

Ertzaintza eta Udaltzaingoaren datuen arabera, iaz 131 delitu gehiago egin ziren 2021aren aldean, izan ere, 2021ean 765 delitu izan baitziren.

Argazkia: MB artxiboa.

Eusko Jaurlaritzak gaur goizean ezagutzera eman du 2022ko delituen txostena Gasteizko Parlamentuan.

Informe honek Arrasateri dagokionez, Ertzaintzaren eta Arrasateko Udaltzaingoaren datu ofizialak erakusten ditu.

Iaz gure udalerrian 896 delitu zenbatu zituzten, hau da, 2021ean baino 131 delitu gehiago, 2021ean 765 zenbatu baitzituztelako.

Jaurlaritzako Barne Sailak ez du 2020ko datuen berririk eman, baina bai 2019koak, eta urte horretan delituak 787 izan ziren.

Edo bestela adierazita: 1.000 biztanleko delikuentzia tasa 35’77koa izan zen 2019an, 34’98koa 2021an, eta 41’18koa iaz.

Oro har, Euskal Autonomia Erkidegoan delitu gehienak iaz jabetzaren aurkakoak izan ziren. Emakumeen aurkako delituak ere azpimarratzekoak dira, eta ziberdelituen kopurua nabarmen igo zen.

Iruzkin 1

  1. Kaixo!
    Titularra ez dago ondo. Testuan esaten denaren arabera datua ez da 2019ko datuarekin alderatu behar, 2021eko datuarekin baizik.
    Eskerrik asko!
    Iñigo

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen