Gaur izango da Debagoieneko Gurutze Gorriko boluntarioak Arrasateko EROSKI Hipermerkatuan egongo diren azken eguna. Egun osoan izango dira ‘Jostailu-Hezitzailea’ kanpainari buruzko informazioa ematen eta sentsibilizatzen, dirua biltzen -txekeak saldu- eta emandako jostailu berriak jasotzen.
Debagoieneko Gurutze Gorriak ‘Jostailu-Hezitzailea’ kanpaina abian jarri du aurten ere, Gabonetan eskualdeko familia kalteberetako edo gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden 250 haur baino gehiagori jostailu berriak emateko. Azken urteotan, Debagoieneko 1.000 haur baino gehiagok jaso dute jostailu berri bat Gabonetan, ekimen solidario honi esker.
Aurten jostailuak emateko behar den diru-bilketa Debagoieneko Gurutze Gorriko boluntarioek Eroski Hipermerkatuan salgai dituzten jostailu-txekeen bidez egiten ari da, 5 €, 10 €eta 20 €-ko balioarekin. Ondoren, beharrezko jostailuak erosiko dira. Gainera, Debagoieneko Gurutze Gorriak bere kontu korrontea jarri du eskuragarri kanpaina solidario honetarako dohaintzak jasotzeko. Jostailu berriak ere eman daitezke Eroski Hipermerkatuan jarritako saskietan edo Debagoieneko Gurutze Gorriaren San Prudentzio egoitzan.
DEBAGOIENEKO GURUTZE GORRIA
(Kontu korronteko dohaintzak)
3035-0001-51-0010018156
Kontzeptua: 20055-JOSTAILUA