Debagoieneko Gurutze Gorriak, Santa Teresa eta Doneztebe Portuko Auzo Elkartearekin elkarlanean, bi tailer antolatu ditu. Abenduaren 14an, asteartea, ‘Elikadura osasungarria’ tailerra eskainiko dute, eta 15ean, asteazkena, ‘Ezagutu zure tableta’ tailerra.
Tailer hauek doakoak dira eta 65 urtetik gorakoentzat dira. Tailerreko gehienezko pertsona kopurua 8 izango da. Parte hartzeko izena eman behar da elkartearen telefonora deituz: 644 74 50 18.