‘Gureak ere badira; desira, boterea, epika’ solasaldia izango da Iratin

0
368

Beheko testua eta kartela: Antolakuntza.

Karbakatik Herria solasaldi zikloa bueltan da!

Apirilaren 19an, asteazkenean, “Karkabatik Herria” izeneko solasaldi zikloa itzuliko da. Eraitz Saez de Egilazek eta Lur Albizuk idatzitako ‘Gureak ere badira; Desira, Boterea, Epika’ liburua izango dugu solasaldiko gai. Idazleetako bat bertan egongo da.

Belaunaldi aldaketa bat gertatu dela, egungo gazteek ez dakitela konprmosioa zer den, ez dagoela etorkizun desiragarri posiblerik, abertzaletasuna eta komunitatea ahuldu egin direla… Horiek eta gisakoak maiz entzun ditugu azken urteetan. Halako ideia maiztu bezain erosoak nondik datozen azaldu eta horiek problematizatzen dituzte egileek, afektuetan eta kolektiboan arreta jarriz eta eraldaketa sozialerako desira, boterea eta epika ardatz hartuta. Beren esperientzia gorputz eta ikuspegitik aztertzen dute orain arte eraiki den istorio komuna, eta hori berridazteko gakoak ematen dituzte, zeren, denok kabituko bagara, istorio komunak ezin baitu istorio bakarra izan. Haienak ere badirelako.

Dagoeneko irakurgaia jaso nahi duenak Irati Topalekuan aurkituko du eta solasaldia apirilaren 19an, arratsaldeko 19:00etan burutuko da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen