Gure Zirkuko azken emanaldirako sarrerak lortzeko aukera dago oraindik Ibai-Arteren eskutik

0
1370

Ibai-Arte Gure Zirkuak Arrasaten emango duen azken emanaldirako 150 sarrera baino gehiago zozketatzen ari da, eta oraindik aukera dago sarrera hauek eskuratzeko.

Goiko argazkia: Gure Zirkua. Beheko kartela: Ibai-Arte.

Nola parte hartu? Oso erraza da, jarraitu pausu hauek:

1- Egin erosketa Ibai-Arteko denda batean.

2- Atera argazki bat erosketa-tiketari eta bidali WhatsApp bidez 688 73 41 49 zenbakira informazio honekin batera:

  • Izen-abizenak
  • Zenbat sarrera behar dituzun (gehienez 5 pertsonako)

3- Bidaltzen duzun tiket gehigarri bakoitzeko, zozketan zenbaki bat gehiagorekin parte hartuko duzu.
Urriaren 20 arte jasotzen ditugun parte hartzaile guztien artean burutuko da sarreren zozketa.

Elkarteko zozketaz gain adi ibili, saltoki batzuek Gure Zirkorako zozketa propioa egingo dute eta.

Ez galdu aukera, parte hartu eta zatoz Ibai-Arterekin Gure Zirkoak Arrasaten eskainiko duen azken saiora! Bizi, erosi eta maite Arrasate!! NIK ARRASATEN!!!

Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren laguntzarekin.

*Ibai-Arteko bazkide izan ez arren, Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 688734149 zenbakira

ibaiarte.eus

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen