Emakumezkoen Arrasate/Ordizia errugbi taldeak irekiko du asteburu honetan kirol jardunaldia. Larunbatean goizeko 11:30ean Bilboko Unibertsitatearen aurka jokatuko du Mojategiko errugbi zelaian. Bestalde, Kanpanzar Arrasateko mutilek Sarako Izarra izango dute aurkari arratsaldeko 16:30ean Mojategin ere.

Futbolari dagokionez, Leintz Arizmendiko neskek ere euren zaleen aurka jokatuko dute Mojategin. Partida larunbat eguerdian izango da 13:00etan eta Touring taldea izango dute aurrean. Arratsaldeko 16:30ean Mondraren txanda izango da. Larunbat honetan Amaikak Bat taldearen aurka jokatuko dute Debako Errotazar futbol zelaian.
Bestalde, areto futboleko Mondrate taldeak etxetik urrun jokatuko du larunbat honetan ere. Kukuyaga Etxebarriren aurka jokatuko du arratsaldeko 17:30ean herri bizkaitarraren udal kiroldegian.

Larunbat honetan Mugarri-Ingou eskubaloi taldea ere lehiatuko da. Hasiera batean Patxi Garciaren taldeak asteburu honetan atsedena zuen arren, Usurbilen aurkako partida jokatuko dute Covidarengatik atzeratuta geratu ondoren. Partida arratsaldeko 19:30ean jokatuko da Oiardo kiroldegian.

Igande goizean boleibol txanda iritsiko da. Arizmendiko taldeak Sestaoren aurka jokatuko du. Partida goizeko 11:00etan jokatuko da Aretxabaletako Ibarra kiroldegian. Debagoienako taldeak aurkari zaila izango du Sestao lehiaketako liderra baita.

Amaitzeko, igande arratsaldean saskibaloia izango da nagusi Iturripeko kiroldegian. Arratsaldeko 16:15ean Mondragon Unibertsitateko emakumezkoen taldeak Barakaldo Basketen aurka jokatuko du. Ondoren, 18:30etan, Mondragon Unibertsitateko EBA ligako mutilen txanda izango da. Aurrean Getxo SBT izango dute, sailkapenean bi puntuko distantziara dagoena.