Gure taldeek lehian jarraituko dute asteburuan

0
204

Arrasate Pilota Taldea atzotik (ostegunetik) partidak jokatzen hasi da, eta gaur nahiz bihar hitzordu gehiago izango dira, Uarkapen edota etxetik at.

EBA Ligako Mondragon Unibertsitateak irekiko du kirol jardunaldia asteburu honetan. Eta gaur, ostirala, Bilbao Basketen aurka jokatuko du arratsaldeko 18:30ean Bilboko Casilla kiroldegian. Bestalde, Nazioanal Lehen Mailan jokatzen duen emakumezkoen Mondragon Unibertsitateak igande arratsaldera arte itxaron beharko du kantxaratzeko. Iturripen jokatuko du arratsaldeko 18:00etan Ibaeta Basket Easo Cafes Baque taldearen aurka.

Futbolari dagokionez, Leintz Arizmendik derbia jokatuko du Bergararen aurka. Partidua Bergarako Ipintza futbol zelaian jokatuko da bihar, larunbata, goizeko 11:00etan. Bestalde, Mondrak Beti Gazteren aurka jokatuko du arratsaldeko 16:30ean Mojategin. Gainera, entrenatzaile berriarekin arituko da, Jorge Santiagorekin.

Larunbatean Kanpanzar Arrasatek eta AGT Arrasate/Eibarrek ere jokatuko dute. Bi taldeek etxeko gisa jokatuko dute Mojategin. AGT Arrasate/Eibarrek eguerdiko 12:30ean jokatuko du AVK Bera Beraren aurka. Bestalde, Kanpanzar Arrasatek Getxo Artea izango du aurkari arratsaldeko 16:30ean.

Asteburu honetan jokatuko den beste taldeetako bat boleiboleko Arizmendi izango da. Oraingo honetan Sestao izango dute aurrean. Ohi denez partidua larunbatean jokatuko da, arratsaldeko 16:30ean, Aretxabaletako Ibarra kiroldegian. Ordu laurden geroago, baina Gernikan areto fulboleko Mondrate kantxaratuko da. Gernika izango du aurkari, arratsaldeko 16:45ean, Bizkaiko hiriko Santanape kiroldegian. Amaitzeko, gure taldeen artean jokatuko duen azkena Mugarri-Ingou Arrasate izango da. Taldea Lezora joango da larunbat honetan, eta bertan Munttarpe izango du aurkari Bekoerrotako kiroldegian arratsaldeko 18:30ean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen