Gure taldeek asteburu interesgarria dute aurretik

0
939

ARTk eta Mondragon Unibertsitateak etxean jokatuko dute, bitartean Ford Mugarriri, Mondrateri, Mondrari eta Leintz Arizmendiri bidaiatzea tokatuko zaie asteburu honetan. 

ARTk irekiko du jardunaldia, Mojategin Euskal Ligako 2. Mailako igoera faseko lehenengo partidua jokatu dute Arrasate Errugbi taldeko seniorrek aurkari aski ezaguna baten aurka: Iruñea. Nafarren eta gipuzkoarren arteko norgehiagoka zapatu arratsaldean jokatuko da, 16:00etan hasita, eta bertan Julen Barrutiaren mutilek orain arteko bolada onari jarraipena ematea bilatuko dute. 

Ordu berean, baina etxetik kanpo Mondrak partidu garrantzitsua jokatuko du ere. Agorrosin futbol-zelaian derbya lehiatuko du Bergararen aurka. Aurrean azken-aurrekoa den taldea izango dute arrasatearrek, beraz, aukera polita garaipen berri bat lortzeko. Mojategin talde bien arteko partidua berdinketarekin bukatu zen. 

Saskibaloiaren jarraituz, Mondragon Unibertsitateak Valle de Egues taldea hartuko du Iturripen arratsaldeko 18:30ean. Megacalzados Ardoiren aurka etxetik urrun galdu ondoren garaipenaren ibilbidera bueltatzeko asmoarekin irtengo dira kantxaran Iñaki Ogaranen mutilek. 

Bitartean, Ford Mugarrik liderraren kantxa bisitatuko du. Arrasatearrek Corazonistas ikastetxean jokatuko dute arratsaldeko 18:30ean. Basauriko Indupime taldearekin batera ligako arerio gogorrenak dira gasteiztarrak, jokatutako 15 partidutik 13 irabazi dituzte. Beraz, gogor borrokatu beharko du Ford Mugarrik punturen bat eskuratzeko. 

Igandean beste bi partidu jokatuko dira. Goizean Mondratek Sondikara bidaiatuko da. Eguerdiko 12:15ean Goronda Beko kiroldegian Hegalariak Suelbat taldearen aurka jokatuko dute arrasatearrek. Aurkari zuzena da talde biztakaitarra arrasatearrentzat, puntu bateko aldearekin. 

Jardunaldiari bukaera emateko, Leintz Arizmendiko neskek Touring taldearen aurka jokatuko dute Fanderia futbol-zelaian. Hitzordua arratsaldeko 16:00etan izango da, eta bailarako neskek erakutsiko dute berriz ere zergatik diren sailkapeneko liderrak. 

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen