Gure talde guztiek bihar jokatuko dituzte euren norgehiagokak

0
861
LEINTZ ARIZMENDI

Kanpanzar Arrasateren kasuan, aurreko asteburuan jokatu zuen jardunaldi honetako partidua. Leintz Arizmendik berriz, goizean jokatu du Mojategin.

Inauteriak direla eta, aldaketak izango dira talde batzuen partiduen ordutegietan. Futbolaren kasuan, Leintz Arizmendiko neskek goizeko 10:30ean jokatuko dute bihar Mojategin. Aurrean Hernani izango dute Andoni Ezkurraren neskek, printzipioz  talde eskuragarria bailarako neskentzat.

Santxo

Mutilek ere goizean jokatuko dute, baina etxetik urrin. Mondrak Mutrikuren San Miguel futbol-zelaian jokatuko du goizeko 11:30tik aurrera. Etxean Touring taldearen aurka 6-0 irabazi ondoren, ibilbide horretatik jarraitzeko asmoarekin irtengo dira futbol-zelaira arrasatearrak.

Eskubaloiari dagokionez, Ford Mugarrik ere etxetik kanpo jokatuko du. Oraingoan, Patxi Garciaren mutilek Bizkaia aldera bidaiatuko dute. Arratsaldeko 16:15ean Muskizeko Udal Kiroldegian  Seguros Trueba taldearen kontra lehiatuko dira.

Jarraian, Mondratek betiko ordutegian jokatuko du Musakolako kiroldegian. Arratsaldeko 17:30tik aurrera Arkada taldearen aurka arituko da Jon Zabalaren taldea. Lehenengo itzulian galdu zuten arren, momentu onenean heltzen dira arrasatearrak partidu honetara.

Bukatzeko, Mondragon Unibertsitateak itxiko du jardunaldia Donostian. Derbya jokatuko dute arrasatearrek Easo Bodegas Muga taldearen aurka, Gazka kiroldegian arratsaldeko 20:00etan. Garrantzitsua da garaipena eskuratzea Iñaki Ogaranen mutilentzat sailkapeneko lehenengo postuetan mantentzeko.

Arrasate Errugbi Taldea

Errugbiari dagokionez, Kanpanzar Arrasatek  aurreko asteburuan jokatu zuen jardunaldi honetako partidua. Uni Bilbao taldearen aurka lehiatutako norgehiagoka irabazi zuten arrasatearrek 21-27 emaitzarekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen