Eskubaloiak irekiko du gaur kirol jardunaldia. Mugarri Ingou Arrasatek arratsaldean jokatuko du jardunaldi honetako partidua. Ormaiztegiren aurka jokatuko du, arratsaldeko 19:30ean Ormaiztegiko Zubipe kiroldegian.

Gaur arratsalden ere, Arrasate Pilota Taldeak asteburuari ekingo dio: gaurko partidak Arrasaten jokatuko dira eta biharkoak Oñatin.

Bestalde, bihar, larunbata, boleiboleko Arizmendi izango da kantxaratzen lehenak. Azken bost jardunaldietan bezala, Aretxabaletako Ibarra kiroldegian jokatuko du berriro. Partidua arratsaldeko 16:30ean hasiko da eta oraingoan Bera Bera Bultz izango du aurkari.
Ordu berean Mondrak ere jokatuko du. Arrasateko futbol taldeak Oiartzunen aurka jokatuko du Mojategin, bere zaleen aurrean. Bestalde, Leintz Arizmendik igandean jokatuko du Mojategin ere. Hernani izango du aurkari, eta partidua goizeko 11:00etan hasiko da.

Larunbatean ere areto futboleko Mondrate jokatuko da. Oraingoan talde arrasatearrak Urretxura joan beharko du, arratsaldeko 18:00etan Goierriren aurka jokatzeko. Partidua Aldiri kiroldegian jokatuko da.
Saskibaloiari dagokionez, Ointxe! taldeko bi taldeek igandean jokatuko dituzte euren partiduak. EBA ligako Mondragon Unibertsitateak Valladolidera bidaiatuko du eta bertan Real Valladolid izango du aurkari. Partidua Valladolideko hiriburuko Pisuerga kiroldegian jokatuko da. Bestalde, Nazional lehen mailako Mondragon Unibertsitateak Lointek Gernikaren aurka jokatuko du Iturripen. Partidua arratsaldeko 18:00etan hasiko da.
Amaitzeko, Kanpanzar Arrasate eta AGT Arrasate/Eibar taldeek atsedena izango dute oraingoz. Kanpanzar Arrasate ez da lehiaketara itzuliko abenduaren 3ra arte eta AGT Arrasate/Eibar hilaren 11ra arte.