‘Gure nortasuna’ proiektua egin dute AMS eta Garagunek, Diriamba lagun

0
326

Arrasateko AMS/Mundu Solidarioa elkarteak eta Arrasateko Garagunek antolatu eta egin dute aurkezpena, Nikaraguako zenbait lagunekin. ‘Gure nortasuna’ proiektuaren fruituetako bat egutegi inklusibo bat dugu.

Aurkezpena ostiral arratsaldean ospatu zen Kulturateko Jokin Zaitegi gelan, ‘Gure nortasuna’ proiektua oinarri.

Aurkezpen-lanak AMSko Isabel Medinak eta Garaguneko Elena Zaratek egin zituzten.

Lagun mordoxka batek ere parte hartu zuen, tartean Nikaraguako Diriamba udalerritik etorritakoak, esperientziak elkartrukatuz.

Arrasateko bi elkarteek aurkezpenean gogora ekarri zuten ‘Gure nortasuna’ izeneko proiektua egin zutela 2023an elkarrekin.

Egitasmo honi esker, egutegi eta materiala sortu zituzten, Diriamba eta Arrasateko kulturak elkartuz.

Baliabide hauek baliagarriak dira ere Arrasatera iritsi berri diren “migratzaileek Arrasateko gauzak ezagutu ditzaten”.

Gainera, Nikaraguako zenbait lagunek euren dantza tradizionalak dantzatu zituzten, bertaratutakoen txalo beroak lortuz. Zorionak guztiei!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen