Musika-eskolaren 50. urteurrenean, Alberto Urretxo, Unai Urretxo eta Mikel Arkauzek hitzaldia emango dute azaroaren 8an (asteartea).
Irudiak: AM.
Arrasate Musikalek mende erdia betetzen du eta ospakizunetako bat ondorengo hitzaldia izango da: ‘Gure musikariak munduan zehar’.
Ekitaldia Kulturaten izango da, azaroaren 8an, martitzena, arratsaldeko 18:30ean. Moderatzaile lanak Iker Barandiaranek egingo ditu.
Hiru hizlariak Arrasate Musikaleko ikasle eta irakasle izandako Alberto Urretxo, Unai Urretxo eta Mikel Arkauz arrasatearrak ditugu.
Alberto Urretxo gaur egun Bilboko Orkestra Sinfonikoaren Tronboi bakarlaria da, besteak beste.
Unai Urretxo Hego Koreako Soliall Orquesta Filarmonika eta Vietnamgo Saigoneko Orkesta Filarmonikako Zuzendari titularra da, besteak beste.
Mikel Arkauz Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren Tronboi bakarlaria da, besteak beste.
Arrasate Musikalek herritarrak hitzaldira animatzen ditu: “Ez galdu aukerarik 3 Musikari Arrasatear hauek munduan zehar izan dituzten bizipenak ezagutzeko”.
