Gure kirol taldeek lanean jarraituko dute asteburu honetan

0
246

Mondrak, Ford Mugarrik eta Mondragon Unibertsitateak etxean jokatuko  dituzte euren norgehiagokak. Leintz Arizmendiri, Mondrateri eta Kanpanzar Arrasateri bidaiatzea tokatuko zaie.

Eskubaloia eta futbola eta eskubaloia irekiko dute jardunaldia larunbatean. Arratsaldeko 16:30etan Mondrak, Mojategin futbol-zelaian Oiartzun taldea hartuko du. Arrasatearrek sailkapeneko azken-bigarrena izango dute aurrean, beraz, aukera ona garaipen berri bat gehitzeko.

Bitartean, herriaren beste aldean, Iturripe kiroldegian, Ford Mugarrik Deustu Loiola Unibertsitatearen aurka jokatuko du. Bizkaitarrak arerio zuzena dira arrasatearrentzat, eta gogor lehiatu beharko dute puntuan etxean gelditzeko.

Futbolarekin jarraituz, arratsaldeko 19:30ean Leintz Arizmendik Azpeitian jokatuko du jardunaldi honetako norgehiagoka. Garmendipe futbol-zelaian bailarako neskek euren indarrak neurtuko dituzte Lagun Onak taldearekin menperaezinak izaten jarraitzeko asmoarekin.

Igandean berriz,  Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek Zornotzakori egingo diote bisita igoera faseko lehen itzuliko azken jardunaldia jokatzeko. Gipuzkoarren eta bizkaitarren arteko lehia domeka goizean jokatuko da, 11:00etatik aurrera Larrea errugbi-zelaian lidergoa sendotzeko.

Arratsaldean beste bi partidu jokatuko dira. Etxetik urrin, Mondratek Goierriren aurka jokatuko du Aldiri kiroldegian, Urretxun. Hitzordua arratsaldeko 18:00etan izango da. Partidu gogorra arrasatearrentzat izango da, etxetik kanpo puntuak eskuratzea asko kontatzen zaielako.

Bukatzeko, Mondragon Unibertsitateak Iturripen Tabirako Baque taldea hartuko du arratsaldeko 18:30ean. Printzipioz, talde moreak ez du izango arazo handirik Durangoko taldearen aurka irabazteko, durangarrek azkenengo 6 partiduak galdu dituzte.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen