Argazkia: MB artxiboa / Beheko testua: Arrasateko Gure Esku.
Arrasateko Gure Esku taldea, ekainaren 7an, Bilbon, nazio mailan izango den HERRI LIBRE BAT mobilizazioari begira dago jada. Horregatik, asteburu honetan hasita, kalera irtengo gara, informazio guztia eta ekimen berri honetarako sortu dugun material sorta berria herritarron eskura jartzeko.
Portaloian izango gara:
- Apirilak 4 eta 11, 18:00etatik 20:00etara.
- Apirilak 5, 12 eta 13, 11:30etik 13:30era.
Herri gisa aurrera egin nahi badugu, ahaleginak batu behar ditugu, batera bultza egin behar dugu. Eskuzabal jokatuz, bakoitzak bere alea jarriz, eragileek, erakundeek eta herritarrok. Orain da etorkizuna idazteko momentua. Zalantzarik gabe, aurrera egiteko garaia da.
Beraz, hurbildu gure mahaietara, galdetu, informatu eta eman zure bultzada ekainaren 7ko mobilizazioari!
HERRI LIBRE BAT.




