Gurasoentzako tailerrak urtarrilean Kulturaten

0
1099

Arrasateko Udal Prebentzio Zerbitzuak 0-18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzendutako 3 tailer antolatu ditu.

Arrasateko Udal Prebentzio Zerbitzuak 0-18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzendutako 3 tailer antolatu ditu. Helburua da gurasoekin seme-alaben heziketaren inguruko hainbat gairen inguruan hausnartzea, eta gurasoei egunerokotasunean sortzen zaizkien kezka eta zailtasunak konpartitzeko gune bat eskaintzea.00

Tailer bakoitzak 6 saio izango ditu eta urtarriletik martxora bitartean garatuko dira, astean saio bat eginez Kulturateko Jokin Zaitegi gelan.

·         Hazkuntza osasuntsu baterako tailerra, 0-5 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta.

·         Garapen emozional osasuntsua, 6-12 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta

·         Gurasotasun positiboari buruzko tailerra, 13-18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta

Izen ematea: urtarrilak  22ra arte izango da eta plaza mugatuak egongo dira.

• BAZ 943.25.20.00 / GIZARTE ZERBITZUAK 943.25.20.07

http://www.arrasate.eus/izen-ematea         /       http://www.arrasate.eus/inscripciones

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen