Mobilizazioekin jarraituko dute haurren eskubideak aldarrikatzeko

0
848

Azken orduan aldaketak eman diren arren, txikienei paseatzera irtetea ahalbidetuz, Altzuan Hezkuntzak mobilizazioekin jarraitzea erabaki du aldaketak BOEn agertu arte.

Alberto Garzon kontsumo ministroak gaur goizean jakitera eman duenez, 14 urtetik beherakoek baimendutako jardueretan lagundu ahal izango diote heldu bati apirilaren 27tik aurrera. Horrela, heldu batekin joan ahal izango dira supermerkatura, farmaziara, kioskora edo finantza erakundeetara. Baina Espainiako Gobernuak haurren konfinamendua arintzeko hartutako neurri horiek ez dira gurasoen gustukoa izan, eta sare sozialak salatu dute hartutako neurriak.

Madrildik hartutako neurriei erantzunez, Lekeitioko Altzuan Hezkuntza elkarteak mobilizazioekin jarraitzea erabaki du. “Hartutako neurriek ez dituzte haurren beharrak errespetatzen, eta supermerkatuetan edo farmazietan sartzeak euren osasuna arriskuan jartzen du. Gure ustez, haurrek kalera irten behar dute paseo bat ematera, modu kontrolatu batean, hori bai, eta beste pertsona batzuekin harremanetan jartzeko arriskurik izan gabe. Uste dugu adarra jotzen ari zaizkigula, eta gainera gure seme-alaben ilusioarekin jolasean. “

Hori dela eta, mobilizazioekin jarraituko dute, baina ohikoa den kazerolada arratsaldeko 18:00etan egin beharrean, arratsaldeko 19: 55ean egingo da, osasun-langileen txalo zaparrada baino lehen. “Nahiz eta, azken orduan aldaketak eman diren, txikienei paseatzera irtetea ahalbidetuz, orain arte bezala, gure haurren eskubideak aldarrikatzen jarraituko dugu neurri berri horiek BOEn agertu arte. Ez gara Espainiako gobernuaz fidatzen.”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen