Guraso eta hezitzaileei pornografiari buruz tailerra emango die Sexologia Zerbitzuak

0
281

Arrasateko Udalak antolatuta, izena ematea beharrezkoa da, eta tailerra martxoaren 14an izango da.

Kartela eta beheko testua: Udala.

Pornografiaren inguruko tailerra antolatu du Sexologia Zerbitzuak. Pornografia motak eta hauek duten arriskuen inguruan hitz egingo dute, baita gaiak haurrengan izan dezakeen eraginaz ere. Honen aurrean, hezitzaile eta gurasoen rolaz jardungo dute. Tailerra modu
pedagogikoan antolatu da, parte-hartzaileek aukera izan dezaten zalantza guztiak plazaratzeko eta bakoitzak dituen kezkak bideratzeko.

Tailerra Sexologia Zerbitzuko sexologoa den Aritz Resines Ruizek emango du. Resines duela 4 urtetik Arrasateko Sexologia Zerbitzuaren arduraduna da. Sexologian masterduna, eskarmentu luzea du pornografia lantzen, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat eskoletan tailer ezberdinak eskaini izan ditu.

Izen-ematea beharrezkoa

Tailerra martxoaren 14an izango da, eguena, 18:00etan Kulturateko Areto Nagusian, eta guraso eta hezitzaileei zuzendua dago. Parte hartzeko, izena eman beharko da aurretiaz arrasate.eus webgunean, BAZ edo 943 25 20 00 telefonoan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen