Guraso bakarreko familiei laguntzea onartu dute 4 taldeek, Podemos Arrasateren ekimenez

1
910

Udal-taldeek adierazpen instituzional bat adostu dute, Demografia Estrategiari begira. Plenoan hitza izan du ere Agurne Juldainek, guraso bakarreko familiako kide, elkarteko partaide eta Arrasateko EAJ-PNVren lehendakariak.

Framea: Udala.

Arrasateko guraso bakarreko familiak egiaztatzeari buruzko mozioa aurkeztu dio Udalari Podemos Arrasate udal taldeak.

Horren harira, lau udal-taldeek adostasun batera iritsi dira, eta adierazpen instituzional bat osatu dute, honakoa:

“Hamarkada batean indarrean izango den Demografia Estrategiari buruzko norabidea, lehentasunak eta ekimen garrantzitsuenak talde parlamentarioen artean eztabaidatu, partekatu eta zehazteari buruzko eztabaida monografikoaren inguruan.

Arrasateko Udaletik ondorengoak eskatzen ditugu:

• Gure gizartean dauden guraso bakarreko eta guraso bakarrekotasun kontzeptua zehazten duen araudi egokiaren garapena sustatzen da.

• Irizpide bateratuen bidez, guraso bakarreko eta guraso bakarreko familiei laguntzeko printzipio, eskubide, zerbitzu eta prestazio espezifikoak ezartzen ditu, ekintza positiboko neurriak eta beste batzuk ezarriz, Arrasaten pobreziaren feminizazio eta haurtze testuinguruaren arteko harremanak sortzen laguntzeko”.

Mozioaren eta adierazpen instituzionalaren harira, galde-eskeen txandan, Agurne Juldainek hitza eskatu du.

Arrasatear hau guraso bakarreko familiako kide da eta martxoan Arrasateko Uri Buru Batzarrak hemengo EAJ-PNVren lehendakari izendatu zuen.

Herritar honek eskerrak eman ditu “adierazpen instituzional honengatik, guraso bakarren elkartetik eskerrik asko, poza ematen du gai batzuetan denok ados egoteak”.

Elkartearen izenean adierazi du “gu lanerako prest gaudela, eta instituzio ezberdinekin lanean ari garela. Eskatzen dizuegu zuek ere gurekin kontatzea”.

Azaldu duenez, “zorionez edo zoritxarrez, nire tokatu zait elkartean instituzioekiko koordinazioa eramatea”.

Udaleko Alkatetzari, PSEri eta Arrasateko Podemosi euren alderdietako kontaktua eskatu zizkien, baina Udaleko EH Bilduri ez, koalizioko lagun batzuei baizik. “Gurekin kontatu mesedez gauzak egiterakoan” esanez amaitu du.

Iruzkin 1

  1. Guraso monoparental edo guraso biparental izan diru sarreren araberako laguntzak eman beharko lirateke ez? Posible da bin artean 30000ra ez iristea eta guraso monoparentalak 45000ko diru sarrerak izatea.

Utzi erantzuna Ajo(r)i Erantzuna bertan behera

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen