Gune gorrian dauden herrietako ostalaritzak ireki ahal izango du EAEANk erabaki duenez

5
789

Argazkia: MB artxiboa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak gaur ebatzi du Euskadiko tabernak eta jatetxeak gune gorrian dauden herrietan berriz irekitzeko baimena ematea. EAEANk kautelazko neurri hori hartu du, euskal ostalariek helegite bat aurkeztu ostean Eusko Jaurlaritzaren neurria ezabatzeko; izan ere, azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiagoko tasa metatua zuten taberna eta jatetxeek itxi egin behar zuten.

Erabakia behin-behinekoa da, gaiaren muinean sartu eta behin betiko erabakia hartzeko zain. Berriz irekitzeko aukera izan arren, ostalaritza-establezimenduek Eusko Jaurlaritzaren dekretuak ezarritako beste murrizketa batzuk mantendu beharko dituzte: 20:00etan ixtea eta 06:00etan irekitzea, edukiera %50eko murriztua izatea, mahai desberdinetan eseritako pertsonen arteko metro eta erdiko distantzia bermatzea, gehienez lau bezero mahai bakoitzean elkartzea, eta barran edo zutik kontsumitzeko debekua.

Izan ere, Debagoieneko bi herri sartu dira gaur gune gorrian, Bergara 505,45 tasarekin, eta Oñati 540, 63 tasarekin. Arrasatek oraingoz gune laranjan jarraitzen du 425,69 tasarekin.

5 IRUZKIN

    • Nahiago dut jendea tabernetan segurtasun neurri guztiak betetzen ikustea etxeetan segurtasunik gabe elkartzea baino. Erabaki honek seguru neurri berriak ekarriko dituela, eta hor gu gara arduratsuak izan behar garenak.

      Tabernek ez dute errurik, tabernetara dihoazenek baizik, hau, da, guk. Bide batez eskatuko nuke hostalaritzarekin elkartasuna izatea segurtasun neurriak betetzen dela.

      • Guztiz ados zurekin xaguxar, ostalaritzari errua botatzea oso erraza da, beraiek errurik izan gabe, ikastoletan agertzen ari diren positiboak? Horri buruz ez da ezer hitz egiten eta arrasaten tabernak itxita zeudelarik inoiz baino positibo gehiago egon izan dira. Arrazoia?

    • Hau ere Ezker Abertzalearen erruz, ezta Ereño?Ze izango da “erradikal” horien hurrengoa, guztiok golfean jolastera behartzea?

  1. Ba tabernak zabalik … ala, badaukie eskusia bi aste barru esateko kutsatze maila igo egin dela. Denok etxien ta holan ez daue eukiko arrazoirik Plandemiaren gezur galantak justifiketako.

Utzi erantzuna superkalifrajilistiko(r)i Erantzuna bertan behera

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen