Gudarien Plazan TAO urdina jarri da, eta Foruen Plazan jarriko da

0
682

Gudarien Plazan lehen bertakoentzako TAO zegoen, baina abuztuan marra urdinak margotu dituzte, eta TAO arrunta izango du.

Foruen Plazako aparkalekuetan ere gauza bera egingo da, TAO marroitik TAO urdinera igarota. Hala erabaki zuen Udalbatzak aurtengo uztailean.

Udalak abuztuan iragarri du aldaketa hauek guztiak “irailetik aurrera” aplikatzen hasiko dela. “Dena den, irailean aldaketak indarrean sartzen diren heinean komunikatuko ditugu”.

Ondoko kalean, Garro Jenerala kalean, ordea, ez da aldaketarik izango eta TAO urdinak ezarrita jarraituko du.

Horrek suposatzen du, Udalak kale horretako garajeen jabeei/erabiltzaileei ez diela kotxea bertako garajeetan sartzen uzten.

EH Bildu debeku horren aurka azaldu zen aurtengo uztaileako Udalbatzan, eta gehitu zuen jabeei “Udaleko Hirigintzatik ez zaiela jakinarazpenik iritsi. Beraz, egoera juridiko aldrebes batean gaude”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen