Gudarien plaza berrurbanizatzeko azken parte-hartze saioa egingo da

0
845

Planoak eta beheko testua: Arrasateko Udala.

Parte-hartze prozesuaren helburua da bizilagunekin adostea Gudarien Plazaren urbanizazioa eraldatzeko irizpideak zeintzuk izan behar duten. Horretarako, PROJEKTA URBES enpresako arkitektoen laguntza izan du udalak, eta orain arte hiru saio parte-hartzaile eta galdeketa irekia egin dute.

Orain, prozesuarekin amaitzeko, ekainaren 19an, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan, Etxaluzen egingo den azken saioa egingo dute. Saioan parte hartzera deituta daude plazako bizilagunak zein horren erabiltzaileak. Prozesuan zehar egindako ekimenen ondorioak azaldu eta idaztekoa den proiektuaren oinarriak adosteko saiakera egingo da bertan. Azken saio honetan adostutakoarekin ekingo diote proiektua idazteko lanei.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen