Gudari egunak Memoria ibilaldia, manifestazioa eta ekitaldia egingo ditu

0
1412

Irailaren 27an ohi denez, domeka honetan ere gogoan izango dituzte gatazkan eraildako hainbat arrasatear eta Arrasaten eraildako hainbat pertsona.

Kartela: antolatzaileak.

Antolatzaileek adierazi dute “Herriari eta herriarentzat bizitza eman dutenekin lotzen gaituen haria dela gure historia, eta guk josten jarraitzeko utzi diguten muturra daukagu eskuartean. Borrokak aurrera darrai!”.

Domekan, eguerdiko 12:00etan, Biteritik hasita, aurrera eramango da Memoria ibilaldia, hau da, “hiru gunetan zehar historiari ahotsa jarriko dion bisita gidatua”.

Egun berean arratsaldeko 19:00etan manifestazioa Seber Altubetik abiatuko da, eta jarraian ekitaldia egingo da Monterron parkean.

Ekitaldiek gogoan izaten dituzte gatazka politiko-armatuan eraildako zenbait arrasatear eta Arrasaten eraildako zenbait pertsona:

German Agirre, Roberto Aranburu, Agurtzane Arregi, Pakito Arriaran, Felix Badiola, Iñaki Etxabe, Juan Joxe Etxabe, Jose Antonio Garate, Txomin Iturbe, Jose Mari Iturriotz, Emili Larrea, Jesus Mari Markiegi, Jose Luis Mondragon, Xabier Perez de Arenaza eta Josu Uribetxebarria.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen