I. Guda Zelaia Jardunaldia abian da “kultura kapitalista arrakalatzea” aztertuz

1
1508

Deba Bailarako Kotseilu Sozialistak antolatuta, eguneko lehen ekitaldia mahai-ingurua izan da Nagore Arzallus, Hedoi Etxarte, Aitor Bizkarra eta Asier Kortabarriakin.

Jardunaldi honen helburu nagusiena da “ikuspuntu sozialistatik, ikuspuntu iraultzaile batetik, Kultura eta Artearen inguruko hausnarketa bultzatzea” azaldu digu Asier Kortabarria ordezkariak.

Egunari ekiteko, mahai-inguru bat egin dute Gaztetxean, eta Asier moderatzaile aritu da. Mahaiaren bueltan jardun dute ere Hedoi Etxarte, Nagore Arzallus eta Aitor Bizkarrak.

“Ekitaldi interesgarria izan da eta gai ugari landu dira – baloratu du Kontseilu Sozialistak – eta hasieran aztertu dugu Kultura zer den eta kultura kapitalista zer den”.

“Kultura kapitalista ulertuta egun garailea den bloke politikoaren kosmobisioa edo munduaren ikuskera bezala. Kultura hori klase guztietan erreproduzitzen da (bai proletargoan, bai klase ertainetan, bai burgesian). Balore batzuk erreproduzitzen ditu, azken finean kosmobisio kapitalistari mesede egiten diotenak”.

Mahai-inguruak ere aztertu ditu “ea nondik arrakala daitekeen kosmobisio kapitalista, ea proletargoan sortzen diren arte-espresioek hori lortzen duten, eta ea arte-espresio hauek zein balore erreproduzitzen dituzten”.

Era berean, “hausnartu dugu etorkizunera begira zein izan daitekeen Artearen funtzioa, artistak Iraultzari zer-nolako ekarpenak egin dakizkiokeen”.

Mahai-inguruaren ildoarekin jarraituz, Laia Blascoren argazkien erakusketa jarri da Gaztetxean bertan eta DJ Urretxindorrak saioari ekin dio.

Ondoren, bertso-bazkaria ospatuko da Maider Garmendia, Urko Arregi eta Aitor Tatiegi sortzaileekin. Era berean, arratsaldean rap erakustaldia izango da Biteri plazan Tata, Mutiko, Fane, Doce C eta Denso-rekin.

Gauean 21:30etik aurrera kontzertuak izango dira Jai-zalen, Aretxabaletako Kixkorren eta Bergarako Ganbaran. Hortaz gain, J. Martina eta Ezpalak taldeek kontzertua emango dute eta dj saioak izango dira Arrasateko Gaztetxean.

Iruzkin 1

  1. Oso hitzaldi interegarria, edukiz betea eta oso maila onekoa. Euskal kulturak horrelako hausnarketa berritzaile eta zorrotzak behar ditu. Eskerrik asko antolatzaileei!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen