GSRn atzeman dituzte aurreneko bi koronabirus kasuak

0
1531

Kanpezuko (Araba) etxebizitza komunitarioan eta Aretxabaletako GSR Debagoiena egoitzan atzeman dira aurreneko bi positiboak.

GSRk 23 egoitza, eguneko zentroak eta etxebizitza komunitarioak kudeatzen ditu Euskadi, Nafarroa, Kantabria eta Errioxan. Guztira, 1.250 ohe eta mila laguneko kolektiboa osatzen du GSRk. Hain justu ere, koronabirusaren aurrean neurriak hartzen lehenetarikoak izan ziren. Bere egoitzak itxi egin zituen eta barne funtzionamenduan ere neurri bereziak hartu zituzten. 

Bertako langileek ere segurtasun neurri zorrotzak bete behar zituzten, COVID-19 egoitzetan sar ez zezan. Barne funtzionamenduari dagokionez, sektorizatu egin zen zerbitzua, erabiltzaileen perfila eta haien behar ezberdinak aintzat hartuz. Hala, GSRko profesionalek talde konkretua kudeatu eta hartatu behar zuten. 

Lan-txandak ere zonaldeka banatu zituzten, birusak eraso eginez gero, ahal bezain pronto erantzuteko helburuarekin. Eta sintoma txikiena duten egoilarrak berehala jartzen dituzte koarentenan. Hala, positibo eman duten bi lagunak, isolatu egingo dituzte eta koarentenan izango dira, gainerako egoilarrak eta osasun langileen osasunaren mesedetan. 

GSR Debagoiena, Aretxabaletan

GSR Debagoiena Aretxabaletan dago kokatuta, eta Debagoieneko adineko pertsonei eskaintzen die zerbitzua. Guztira 170 ohe ditu eta horietatik 109 Gipuzkoako Foru Aldundiarekin kontzertatuak dira, eta beste 30, unitate psikogeriatrikokoak.

Iragan asteazkenean, apirilaren 8an, bertako egoilar baten lehenengo positiboa atzeman zen, “eta berehala jarri ziren segurtasun protokolo eta neurriak martxan”, zentrotik adierazi diguten bezala. 

Jaso albiste honen antzekoak egunero zure posta elektronikoan

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen