Aldundiak informatu du Aretxabaletako egoitzako 4 pertsonak senda-agiria jaso ahal izan dutela. Horrela, egun ez dago positiborik egoitza honetan.
Arrasateko Iturbide egoitzan ere koronabirus kasurik ez dela berretsi du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Lurraldean bi egoitza bakarrik dituzte COVID-19 kasu aktiboak, eta pertsona bat dago ospitaleratuta. Egun 14 dira koronabirusetik libratu diren egoitza gipuzkoarrak.