Aldundiak informatu du azken 24 orduetan beste sei lagunek jaso dutela mediku alta, Aretxabaletako GSR Debagoiena zentroan bizi direnak. Azken orduetan ere ez da kasu positibo berririk ez heriotzarik atzeman, eta dagoeneko 25 egun dira jarraian COVID-19 duten pertsonen heriotzarik gabe.