Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur arratsaldean jakitera eman duenez GSR Debagoiena egoitzan 3 egoiliar hil egin dira Covid-19arengatik azken bi egunetan. Gainera beste positibo bat atzeman da, eta guztira 57 positibo aktibo daude une honetan Aretxabaletako egoitzan. Bestalde, 2 pertsona sendatu dira.