Grupo San Juan [Testua: Arrasate Zientzia Elkartea]

2
1749

2020ko uztailaren 21ean AZEk ondorengo idatzia aurkeztu zuen BAZen, eta orain argitaratzen dugu jendeak ezagutu dezan, batez ere, gugana etorri diren pertsonak ezagutu dezaten.

Idatzi hau Grupo San Juanen proiektaturiko interbentzio urbanistikoari buruzkoa da, hau da, berau arkitektonikoki kaltetuko duena:

“Arrasaten, 2020ko uztailaren 21an.

Oraintsu jakin dugu Arrasateko elementu arkitektoniko garrantzitsuetako baten
osotasunaren kontra joko duen proiektu baten berri eta, honen aurrean, sinatzaileok
aurkakotasuna agertu nahi dugu. Gure ustez, behean adierazitako arrazoiak direla
medio, San Juan izeneko multzo arkitektonikoa bere osotasunean gorde behar da,
arrasatearren eraikitako osatzen duten oinarrizko elementurik erauzi gabe ondarearen
parte izaten jarri dezan.

Udal-arduradunek aipatu eta Kepa Oliden kazetariak, 2020ko ekainaren 7an,
Debagaraiko edizioko El Diario Vasco egunkarian (24. orr.) jasotakoaren arabera,
Udalak Alfontso X.aren plaza berritzeko asmoa du, oinezkoentzat jarriz, eta honi
benetan proiektu onuragarria deritzogu. Hala ere, martxan dagoen planaren arabera,
eraldaketa hau burutzeko behar-beharrezkoa da San Juan etxe-multzora sarrera
nagusia osatzen duen arkua eraistea. Eta hau da benetan gure gaitzespena pizten
duena, ondoren aipatuko ditugun arrazoiak direla eta.

Lehenengo, multzoaren eraikuntzaren balioa azpimarratu behar dugu, plazako sarrera nagusia botatzekotan halabeharrez osotasuna galduko bailuke. 1948an eraiki zen San Juan etxe-multzoa eta garaiko langile-eraikuntza eredu da. Kasu honetan etxebizitzen xumetasuna hauen erdigunean zabaltzen den patio ireki, lauki eta portikodunak arintzen du. Beraz, interes arkitektoniko eta urbanistiko aipagarria duen multzoa da.

Aitzitik, UCEM enpresarekin duen harreman historikoak ere bere balioa azpimarratzen du, hau izan baitzen Arrasateko industrializazioaren protagonista nagusia. Hauexek izan ziren 2016ko HAPOn etxe-multzoa babestu beharreko ondare adieraztea eragin zuten baloreak.

Bigarrenik, gizarte-balio handia duela adieraztea behar-beharrezkoa deritzogu, auzoen joan-etorri eta aisi eremua baita, eta arku nagusia eraisteak balore hau sakonki ahulduko luke. Barnealdeko peristilo edo portikodun galeriaz ari gara zehazki, atal bat ezabatuz gero meteorologiaren eraginetik babesa galdu gabe buelta osoak ematea ezinezko izango litzateke eta. 

Bestalde, Udalak genero ikuspegitik “gune beltzak” diren horiek konpontzeko duen ekimena azpimarragarria iruditzen zaigun arren, uste dugu San Juan etxe-multzoa mutilatu gabe beste era bateko neurri egokiak hartzea posible dela, hala nola arkupeko argiztapena hobetuz.

Horregatik, gure iritziz San Juan etxe-multzoaren osotasuna mantentzea eta plazako bizilagunen ongizatea udal-planak arrazoituriko onura urbanistiko eta mugikortasunekoak baino garrantzitsuagoak dira eta, beraz, udaletxeari eskatzen diogu goian aipaturiko eraisketa ez dezala burutu”.

2 IRUZKIN

    • Goiko komentarioaren tradukzioa:

      “Plaza birgaitu komertzioa eta beste jarduera komertzial eta jolas-jarduerak sustatuz”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen