“Grupo San Joango jabeen %68k arkua botatzearen aurka sinatu du”

1
1606

Auzoko 185 jabeetatik 127k ere terrazak mantentzea babestu du, auzotarren batzordeak gaur baieztatu digunez. Ordezkaritza honek Udalarekin bilera egingo du asteartean. Jabe gehienek adierazi dute “ez dela bidezkoa Grupo San Joanek behar dituen inbertsio publikoak mugagabe atzeratzea”.

Bizilagunen Batzordeak sinadura bilketa antolatu zuen, eta gaur baieztatu digunez, auzoko jabeen %68’6k sinatu du “ez gaudela ados Alfonso X Garibai etorbidearekin komunikatzen duten arkua eta terrazak eraistearekin”.

Era berean, aldarrikatu dute Grupo San Joanek “behar bezalako saneamendu publikoa izateko eskubidea duela, eta horregatik gure eskaera Udalari berresten diogu, proiektatu eta gauzatu dezan”.

Jabeen gehiengoak gehitu duenez “ez da bidezkoa Grupo San Joanek behar dituen inbertsio publikoak mugagabe atzeratzea, horretaz ohartarazi baitigute Ekobulebarraren proiektuarekin %100ean ados egon ezean”.

Hala ere, auzoa “prest dago Udalarekin elkarlanean aritzeko Grupo San Joanentzat egokia den planteamendu bat egiteko”, Diario Vascok gaur informatu bezala.

Sinadura bilketan atari guztiek parte hartu dute, Juan Maria Eguren plazako 3 eta 4 atariek izan ezik, ezta ‘sindikatuen etxeak’ ere, eraikin hau Eusko Jaurlaritzarena delarik. Beste 21 atarietako 185 jabeetatik 127k agiria sinatu dute, hau da, %68’6k.

Auzotarren ordezkaritza sinadura bilketaz arduratu da, eta sinadura guztiak jasotzen dituen agiria “alkateari emango diogu datorren asteartean berarekin izango dugun bileran”.

Gainera, bizilagunen ordezkaritzak bere “haserrea” eta “ezinegona” agertu ditu Udaleko Hirigintza Sailaren jarrera dela: irailaren 28ko aktek jasotzen dutenez, ordezkaritza hori “lagun talde bat” bezala definitzen dute.

“Hirigintzako arduradunen arabera”, “lagun talde honen perfilaren eta sexuaren ondorioz, agian ez dituzte behar bezala baloratzen jarduera honek (arkua botatzea) ekartzen dituen onurak, batez ere genero ikuspegitik”.

Bizilagunen ordezkaritzaren eta Hirigintza Sailaren arteko harremanak are okertu dira, Hirigintza zinegotzia Ibon Arrupek hedabide batean argitaratutako gutunaren ondorioz:

Iritzi artikuluan “patriarkalismo supremazista” bezala definitu ditu arkua botatzearen aurka dauden hainbat, besteak beste, Grupo San Joango hainbat bizilagun eta Arrasate Zientzia Elkarteko kideak. Udalak dio puntu ilun hori kentzea onuragarria litzatekeela.

Iruzkin 1

  1. Arrupe jaunarekin bat nator: puntu ilunak saihesteko hona beste proposamen batzuk:
    – Zuhaitzez josita dagoen puntu iluna konpontze aldera arbolok botatzea.
    – Igogailu inguruetako puntu ilunak ezabatzeko igogailuak botzea.
    – Pasealekuetako gune beltzeran itzala egiten duen oro eraistea.

    Arrazoi du Arrupe jaunak: Neurrion kontra dagoena patriarkalismo supremazistaren morroia da. Gora Arrupe!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen