“Grupo San Joaneko 23 ataritan arkuaren aldeko sinadura bilketa egingo dugu”

2
1308

Auzoko taldeak azpimarratu du “auzoa berritzearen alde gaudela, arkua, zuhaitzak, etxeetako terrazak,… mantenduz”. Udalak erantzun die, aurreikusitako proiektua onartzen ez badute, “plazaren birgaitzea bertan behera utziko” duela, “aurrerago” egiteko.

Udalaren ‘ekobulebar’eko proiektuak aurreikusten du Grupo San Joaneko arkua, zuhaitzak, etxeetako terrazak,… botatzea. Baita Biteriren eskultura Biterira eramatea ere.

Horren aurrean, hainbat auzotarrek talde bat sortua dute, eta taldearen bileretan atarietako buruek ere parte hartzen dute.

Talde honek abiatu du auzoko “23 atarietan sinadura bilketa bat, bizilagunen artean arkuaren aldeko sinadurak batzeko. Printzipioz, bizilagunak arkua kontserbatzearen aldekoak dira”.

Ondoren “sinadura horiek guztiak Udalari aurkeztuko dizkiogu, izan ere, alkateak adierazia du bizilagunok ez badugu arkua erausterik nahi, arkua ez dela botako. Baina hori ikuskizun dago”.

Zuhaitzei dagokienez “bizilagunak arbolak moztearen aurka daude, eta asmo horrekin oso haserre daude. Baita Udalaren jokabidearekin ere”:

“Udalak bat-batean bizilagunei adierazi zien ’20an Grupo San Joaneko hainbat etxeetako terrazak botzen hasiko’ zirela. Gauzak ez dira horrela egin behar. Lehenbizi bizilagunei galdetu eta kontsultatu behar zaie”.

Bizilagunen ordezkariek Udalarekin bilerak egin dituzte, eta ordezkari batek, Jaime Osinagak azaldu duenez “Udalak esan digu, bizilagunok arkua ez botatzea erabakitzen badugu, Udalak ez duela auzoan berrikuntzarik egingo. Hori xantaia da, izan ere, Grupo San Joanek berrikuntza beharrezkoa du”.

“Udalak gura du bizilagunok bere proiektua erabat onartzea, baina gu ez gara horren aldekoak. Alkateak, Ibon Arrupek (Hirigintza zinegotzia) eta Victoriano Fuentesek (PSE) esan digute Arrasateko beste auzo batzuk prest daudela Udalak euren auzoetan dirua gastatzeko. Gu, noski, dirua Grupo San Joanen gastatzearen aldekoak gara, baina arkua bota barik”.

Arkuaren aldeko “sinadura edo boto kopurua datorren ostegunean ezagutuko dugu, atarietako buruek parte hartuko duten bileran”.

Talde honek ondorengoa ere salatu du: “Udalak publikoki dio bizilagunok dugula azken hitza, baina Udalak honezkero obra adjudikatu du, irailaren 10ean Moyua konstruktorarekin hitzarmena sinatu zuen, nahiz eta Udalak oraindik bizilagunon azken hitza ezagutzen ez duen arren”.

Udaletik adierazi dute Grupo San Joaneko “bizilagunekin bilera ezberdinak” egin izan dituela “uztailaren 7an eta 8an, baita irailaren 8an ere, bertan aurreikusten den proiektua azaldu eta bizilagunen iritziak jasotzeko”. Arkuaren, zuhaitzen, estatuaren,… etorkizuna argitzeko, Udalak adierazi du bizilagunen erabakiaren “zain dagoela”.

Udalak planteatu du “Ekobulebareko obraren atal bat moduan [Grupo San Joaneko] Alfontso X plazaren urbanizazio proiektua aurrera eramatea”, bestela “plazaren birgaitzea bertan behera” utziko duela, eta “aurrerago” proiektu berri bat egingo lukeela. Udalak dio “azken hitza bizilagunena dela”.

2 IRUZKIN

  1. Erabakiak kontsentsu bidez hartzen dira hiritarrak entzun ondoren!!!! Begiratu bestela: uribarri etorbideko aparkalekuko mazeta erraldoiak, jendea pozik dago orain aparkaleku gutxiago egoteaz gain berain kotxeak golpe bat izateko arriskua dutelako. Hoba-ko terraza, okoretegiri bai, besteoi ez. Gelman egindakoak, gipuzkoa etorbidea, grupo san joan, etabar pila bat. Langile publikoak guk ordaintzen diogu gu izorratzeko

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen