Gripearen aurkako txertatze kanpaina: “Herritarrek zita jaso arte lasai itxaron dezatela”

0
399

Zita hartzeko, Arrasateko Osasun zentroak telefonoz deituko die herriko 65 urte edo gehiagoko pertsonei eta arrisku-taldeei (BGBK, Diabetesa, Gaixotasun kardiobaskularrak eta Haurdun dauden emakumeak). Arrasatearrek Anbulatorioan edo (egun batzuetan) jubilatuen etxeetan hartu ahalko dute txertoa.

Gerta daiteke pazienteak erizainarekin beste kontsulta baterako aurrez zita hartua izana, eta kasu horietan kontsulta hori aprobetxatuko da txertoa jartzeko ere.

Txertoa Debagoieneko osasun zentro bakoitzean jarriko da, eta horretarako agenda bat egokitu da.
Arrasaten osasun zentroa da txertaketa puntua, baina auzo bakoitzeko jubilatuen etxeetan ere burutuko dira txertaketak, ondoren adierazten diren egunetan:

  • Urriak 15: San Andres-Etxaluze eraikina
  • Urriak 16: Santa Mainan
  • Urriak 19: Musakolan
  • Urriak 20: Uribarrin

Goian aipatutako lekuetako agenda betetzen bada, osasun zentroan jarriko da txertoa. Oñatin, Eskoriatzan, Elgetan, Antzuolan eta Aramaion zentru bakoitzean soilik jarriko da txertoa.

Salbuespenak Bergara eta Aretxabaleta izango dira. Zentru hauetan txertaketa gunea zaharren egoitzan finkatu da. Hala ere , goian aipatu bezela, paziente batek erizainarekin kontsulta izanez gero, kontsulta hori aprobetxatuko da txertoa jartzeko osasun zentroan bertan.

Bergara, txertaketa gune honetaz gain, urriaren 26an, Osintxun eta Labegaraietan ere burutuko dira txertaketak, beti ere aurre zita emateko deituko delarik osasun zentrutik.

Debagoieneko ESIk herritarrei “lasai egotera” dei egiten die, “osasun-zerbitzuetara berehala jo beharrean, zita jaso arte itxaron dezatela”.

Aurrekoen artean ez dagoen batek txertoa eskatzen badu edo/eta oraindik ez badiote deitu ordua emanez, 2020/10/31tik aurrera deitzeko esango diogu, lehen fase honetan arrisku-taldeak lehenetsi behar ditugulako.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen