Arrasate Bluesek aurrera darrai, eta bi musikariek Amerikako Estatu Batuetako doinu eta erritmoak plazaratu dituzte, Paul San Martin pianistaren esku azkarrekin.
Ibai-Artek antolatuta, gaur eguerdian blues kontzertua izan da Jokin Zaitegi plazan, eta ikus-entzule ugari bertaratu dira.

Greg Izor musikari estatubatuarrak, bart Itziar Yague Quartetorekin aritu ostean, gaur Paul San Martin donostiarrarekin jo du.

Abeslari eta armonia-joleak Louisiana, Austin (Texas) eta Chicagoko izpirituak ekarri ditu, eta horretan lagun izan du Paul San Martin, nazioarteko beste zenbait artisten kolaboratzaile.

Publikoak orokorrean gustura jarraitu du emanaldia, eta zenbait blues-zale dantzatzera ere animatu dira. Gaur arratsaldean kontzertu gehiago izango dira Arrasateko erdialdean.
Albistea osatzen gabiltza



