Autobus zerbitzuetako egoeraren harira, bertako langileek asanbladan erabaki dute greba egitea. Greba Avanzako zerbitzu guztietan deituta dago. Bestalde, konpainiak iragarri du “gutxieneko zerbitzuen berri emango dela, zerbitzu horiek zehaztu bezain laster”.
Argazkia: MB artxiboa.
Mobilizazioen testuinguruan Avanzako langileek asanbladako bozketan erabaki berri dute greba egitea.
Greba printzipioz mugagabea izango da, Avanzaren asteburuko zerbitzu guztietan, hau da, herri barruko urbanoetan, udalerrien arteko zerbitzuetan (adibidez Arrasatetik igarotzen den Eskoriatza-Eibar zerbitzuan), hiri artekoetan eta Loiuko aireportuari dagokion zerbitzuan.
Akordiorik lortu ezean, greba “ekainaren 14an hasiko” dute, hots, larunbat honetan, eta zapatuetan zein domeketan izango du eragina.
Bestalde, Avanza konpainiak iragarri du “gutxieneko zerbitzuen berri emango dela, zerbitzu horiek zehaztu bezain laster”.
Era berean, “egun horietarako erositako txartelak dituzten erabiltzaileek, deialdiaren eraginpean badaude eta joan-etorria bertan behera utzi nahi badute, ohiko kanalen bidez egin dezakete”.
“Edozein zalantza argitzeko, zure eskura jartzen dugu Bezeroarentzako Arreta Zerbitzua (900 12 14 00)”.




