Langile ebentualen baldintzak hobetzea eta lanaldia 1.592 ordutan murriztea exijitzen ditu gehiengo sindikalak. Lanuzteek eragina izango dute Arrasate, Debagoiena, hiriburuen arteko eta aireporturako zerbitzuetan.
Argazkia: Sindikalgintza.
Avanza enpresako sindikatuen gehiengoak lanuzte mugagabea iragarri zuen ekainean, eta akordiorik lortu ez denez, lanuzteak iragarri dituzte abuztuko asteburuetarako ere.
Grebek eragina izango dute Arrasateko, Debagoieneko, EAEko hiru hiriburuen arteko eta Loiuko aireporturako autobus zerbitzuetan.
Halaber, eragina izan dezakete abuztuaren 02, 09, 16, 23 eta 30ean (larunbatetan) 3:00etatik aurrera. Baita ere abuztuaren 03, 10, 17, 24 eta 31n (igandeetan), 00:00etatik, abuztuko 04,11,18, 25 eta irailaren 1eko 03:00etara.
Greba hauek deitu ditu Avanza enpresako sindikatuen gehiengoak, hots, ELA, LAB eta Aurrera sindikatuek. UGTek, ordea, ez du bat egin.
Sindikatuek exijitzen dituzte batez ere langile ebentualen baldintzak hobetzea eta 1.592 lanorduen murrizketa.
ELAk adierazi du balizko hobekuntza horiek “enpresak zein Aldundiak hartu behar dituztela bere gain”.
Halaber iragarri du “akordiorik lortu ezean, greba mugagabeak aurrera jarraituko duela”.
Bestalde, Avanza konpainiak abuztuko greben harira, gutxieneko zerbitzuak jakinarazi ditu.
Albistea osatzen gabiltza





Uste dut nahiko dela. Horrelako zerbitzu eskasa eman, langileak era hoorretan tratatu eta sari bezala Aldundia entzungor eta itsu zerbitzua Avanzari esleitzen . Ez bazarete gai konponbide bat aurkitzeko izan zaitezte kapaz , ganoraz lan egin eta zerbitzu duin bat emango duen enpresa berri bat aurkitzeko. Elkartasun osoa Avanza enpresako langileentzat eta Aldundikoak… PILAK JARRI!