Bi manifestazio egingo dira ostegunean, goizeko 12:00etan eta arratsaldeko 18:00etan, biak Seber Altube plazatik hasita.
Kartelak: Arrasateko Greba Batzordeak.
Arrasateko Greba Batzordeak urtarrilaren 30eko, greba eguneko egitaraua jakinarazi du. Burutuko diren ekimen artean, goizeko 5:00etan Herriko plazatik pikete informatiboak irtengo dira lantegi eta merkatal gunerantz, eta 9:00etan kale bira egingo da herriko kaleetatik. Arratsaldean berriz, tuper bazkaria egingo Uarkapen 14:00etan, eta ondoren, Mikro Irekia herriko plazan.
Bi manifestazioa egingo dira ostegunean, goizeko 12:00etan eta arratsaldeko 18:00etan, biak Seber Altube plazatik hasita. Goizean ere, bi zaintza gune irekiko dira. Goizeko 8:00etan Haurren zaintza-gunea Gaztegunean, eta 9:30ean Zaintzaileen zaintza-gunea Irati Topagunean.
