Granadan izango du jokoan MU Ointxek LF2-rako txartela

0
394

Argazkia:Ointxe

Donostian, Euskadilko lehen mailako lauko finala irabazi ostean, MU Ointxek LF2-ra igotzeko azken erronka handiari egin beharko dio aurre. Granadan izango dira lehian neskak, maiatzaren 23tik-26ra. Historia egiteko bidean dira: Granadan mailaz igoko balira, Espainiako emakumezkoen hirugarren mailan jokatuko lukete datorren denboraldian.

Igoera txartela lortu nahian, 16 talde egongo dira 4 multzotan banatuta. Ointxeri multzo zailena egokitu zaio, Granadako etxeko taldea, (igoera faserako 3 aldiz jarraian sailkatu dena) Zaragozako taldea eta Cacereseko taldea. 4 talde hauen artean jokatuko duten 3 partidako ligaxkaren irabazlea igoko da mailaz zuzenean. Bigarren sailkatuak, beste multzo bateko bigarren sailkatuaren aurka jokatuko du igoerako txartela, guztira 6 talde igoko direlako. Egurra neskak, LF2bidean!.

Partiden egutegia

Maiatzak 23, osteguna

19:00etan: Mondragon Unibertsitatea – Granada Mas Baloncesto

Maiatzak 24, ostirala

17:00etan: Stadium Casablanca – Mondragon Unibertsitatea

Maiatzak 25, larunbata

17:00etan: Mondragon Unibertsitatea – Alter E. Al-Qazeres

Maiatzak 26, Igandea

13:00ean: 3.multzoko bigarrena – 4.multzoko bigarrena

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen