Granadako Lasolek kontzertua emango du Kooltur Ostegunetan

0
227

Bideoa: Lasole.

Ostegun honetan, maiatzak 2, Lasole arituko da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.

Lasole musikariak hainbat pertsonalitate hartzen ditu bere baitan -haien motxila eta bizipenekin-, baina guztiak Granadakoak. Izan ere, Granada eta hango jendea erreferenteak ditu Lasolek bere kantutegian.

Orain dela urte gutxi agertokietara igo zenetik ikusmina sortu du Lasolek, eta dagoeneko Natos y Waor, Locoplaya eta Kaze moduko sortzaileekin aritu izan da. Ez ditu ikusleak axolagabeki uzten, bere ahots goxo eta sentsuala mezu bortitzekin uztartzen duelako eta idel erromantikoaren kontra irmo rapeatzen duelako.

Iaz ‘Santa Sucia’ izeneko bigarren disko luzea kaleratu zuen, bere pekatuetan oinarrituta dagoena eta lan honetan parte hartu dute Pablo Garetak, Sake Thug Prok eta Kassen Fahmik-ek, besteak beste.

https://santasucia.com

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen