Mondragon Korporazioak ikasketen amaierako zenbait lan sarituko ditu

0
279

Mondragon Korporazioak TFG/TFM (erdarazko “trabajos de fin de grado” eta “trabajos de fin de master”) Sarien 1. edizioa antolatu du, “munduak dituen erronkei aurre egiteko eraldaketa berritzaile, jasangarri eta pertsonetan oinarritutakoa sustatzeko”.

Argazkia: Mondragon Korporazioaren artxibokoa.

Abenduaren 14an Arantzazulab-eko Gandiaga Topagunean (Oñati) egingo da Mondragon TFG/TFM ekimenaren lehen sari banaketa.

Ainhoa Etxebarria aurkezleak gidatuko du eta “sorpresaz beteriko” ekitaldia izango da. Bertan, Mondragonen “pertsonengan zentraturiko enpresa egiteko modua” balioan jarriko da, “gizartearekiko konpromisoa berretsiz”.

Zentzu horretan, munduak dituen erronkei aurre egiteko Mondragonek eraldaketa “berritzaile, jasangarri eta pertsonetan oinarritutakoa” sustatzea du helburu, eta horretarako gazteriaren talentua ezinbestekoa da.

Horregatik, eraldaketa jasangarri bat proposatzen duten ikasleen Gradu Bukaerako eta Master Bukaerako Lanak sarituko dira.

Mondragon TFG/TFM Sarien lehen edizio honetan 260 lan aurkeztu dira, 29 unibertsitate desberdinetatik jasotakoak, Autonomia Erkidegoko 3 nagusienetatik (Mondragon Unibertsitatea, UPV eta Deustuko Unibertsitatea), espainiar estatuko 17 hiri ezberdinetako 24 unibertsitatetik eta Suitzako eta Italiako unibertsitate banatik.

Mondragon TFG/TFM sarietan kategoria bakoitzeko sari bi emango dira, irabazlearen saria, 2.500 eurokoa, eta finalistaren saria, 1.250 eurokoa.

Sari hauek abenduaren 14an Arantzazulab-eko Gandiaga Topagunean (Oñati), goizeko 11:00etan ospatuko den sari banaketa ekitaldian emango dira, eta berau zuzenean online jarraitzeko aukera izango da:

https://vimeo.com/event/2705358. “Etorkizuneko talentua eraldaketarako ibilgailu” bezala ulertzen du Mondragonek, eta horregatik etorkizunean ere TFG/TFM sariak antolatzen “jarraitzeko” asmoa du.

Aurkeztutako 260 lanak hiru kategoria ezberdinetan banatu dira, eraldaketa beti erdigunean jarrita. 3 kategoria daude:

Eraldaketa digitala. Adimen artifiziala, automatizazioa eta robotika: 99 lan. Kategoria honetako epaimahaia hurrengo kideez osatu da.

● Iñaki Belaustegi. Mondragon Korporazioko Garapen Digital eta Kudeaketa Ereduaren arduraduna. Epaimahaiaren koordinatzailea.
● Jon Kepa Gerrikagoitia. BRTA-ko zuzendari zientifikoa.
● Nerea Aranguren. Danobatgroup-eko berrikuntzarako zuzendaria eta BAIC-ko presidenteordea.
● Marcelino Caballero. Ikerlan S.Coop-eko merkatu zuzendaria.

Pertsonetan oinarritutako eraldaketa. Talentua, aniztasuna eta robotika: 91 lan.

● Iñigo Larrea. Mondragon Korporazioko Talenturako arduraduna. Epaimahaiaren koordinatzailea.
● Arantza Acha. Unesco Etxeko zuzendaria.
● Marta Carazo. Eroski S.Coop-eko Gizarte Kudeaketarako zuzendaria.
● Olga de Miguel. Orbea S.Coop-eko Pertsonen Kudeaketarako zuzendaria.

Eraldaketa energetiko-klimatikoa. Deskarbonizazioa, ekonomia zirkularra eta neutraltasun klimatikoa: 70 lan.

● Ibon Antero. Mondragon Korporazioko Jasangarritasun eta Gizarte Eraldaketarako arduraduna. Epaimahaiaren koordinatzailea.
● Maria José Sanz. BC3-ko zuzendari zientifikoa.
● Aritz Otxandiano. Fagor Taldeko Jasangarritasun eta Komunikazio arduraduna.
● Haizea Gaztañaga. Ikerlan S.Coop-eko Energiaren Biltegiratze eta Kudeaketa arloko Team Leader-a.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen