Ibai-Artek kalitatezko kulturaren aldeko apustua egiten jarraitzen du Arrasaten, eta horregatik, “CAVALLERIA RUSTICANA” operarako 38 sarrera bikoitz zozkatuko ditu.
Testua eta argazkiak: Ibai-Arte.
Arrasaten erosteak saria dauka, eta horregatik, martxoaren 17ra bitartean, Arrasaten erosketak egiten dituzten bezeroen artean, 36 sarrera bikoitz zozkatuko dira “Cavalleria Rusticana” operarako. Opera martxoaren 17an da, 20:30tan, Amaia Antzokian.
Eta Ibai-Arteren webgunearen bidez sarrerak lortzeko aukera ere badago; www.ibaiarte.eus webgunean sartu eta parte hartu besterik ez da egin behar. Zorte on!
Beraz, Ozenki Elkarteak Pietro Mascagni konpositore italiarraren “Cavalleria Rusticana” opera eramango du oholtzara, Maria Ruiz sopranoaren, David Baños tenorearen, Alberto Arrabal baritonoaren eta Laura Ortiz eta Paula Iragorri sopranoen eskutik, Sasibill Abesbatzarekin eta Arkaitz Mendozaren zuzendaritzapean doan Orkestra Lirikoarekin batera, eszena zuzendaritza Josen Garciak izanik. Mundu osoko antzokietan gehien antzeztu diren 10 operen artean dagoen opera bat da, eta bere tramak 1890eko Siziliara garamatza, maitasun eta gorroto edo maitasun lapurtu eta mendekuzko trama batekin.
Egin zure erosketak Arrasaten eta lortu “Cavalleria Rusticana” operarako sarrera bikoitzak!
Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren laguntzaz.
*Establezimendu bat baduzu eta parte hartu nahi baduzu deitu 943793090/688734149 zenbakira.
