Arrasateko 4 sortzailek ‘Gorpuztu’ ekitaldia eskainiko dute Iratin

0
672

Iraitz, Ekiñe, Libe eta Mariak eskainiko dute domeka honetan ‘Fereka’ liburuan oinarrituta.

Kartela: Gorpuztu-Irati.

“Irudia, musika eta hitzak batzen dituen” ekitaldia da ‘Gorpuztu’. “Sorkuntzak batu ditu, eta bakoitza bere diziplinaren mugetatik harago joan nahiak bultzatu du elkarlana”.

“Ikuskizun honek gorputza du abiapuntu, eta gorputza jomuga: azala, aurpegia eta odola dira proiektu honen hiru hariak. Duela gutxi argitaratutako ‘Fereka’ liburua oinarritzat hartuta, emanaldi berezi bat sortu dute zerotik, Ekiñe Casado Uriartek eta Iraitz Agirre Arangurenen musika lagun dutela”.

Emanaldia domeka honetan izango da (maiatzak 22) Iratiko topagunean 20:00etan. Sarrera libre.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen