Ekitaldia bihar izango da arratsaldeko 19:00etan Gaztetxean
Olaia Murua, ‘La Furia’, Itziar Ituño, Iraitz Agirre, Ainhoa Vitoria, Irantzu Varela, Onintza Enbeita eta Ana Goitia modeloen argazkiak eta bideoak aurkeztuko dira Gaztetxean.
Catarsi Feministako kideek hala definitzen duten egitasmoa: “Argazkilaritza Kritiko Feminista egitasmo bat gara. Gure helburua da era guztietako gorpuztasun anitzak bistaratu ahal izatea”.
Arrasateko aurkezpenean aurkeztu egingo dituzte “Euskal Herrian egindako saioen argazkiak eta elkarrizketak 1. aldiz”.
Beraz, Gaztetxeko ekitaldian bideoak eta argazkiak proiektatuko dira, eta ikus-entzunezko nahiz argazkilaritza saioetako modeloak ekitaldiko protagonistak izango dira.
- Olaia Murua Zuazubiskar AEK-ko kidea
- Nerea Loron Diaz ‘La Furia’ raper-abeslaria
- Iraitz Agirre Aranguren antropologoa eta komunikatzailea
- Ainhoa Vitoria Mondragon kazetaria eta Gazteako esataria
- Itziar Ituño Martinez aktorea
- Onintza Enbeita Maguregi kazetaria eta bertsolaria
- Ana Goitia Erkiaga kazetaria eta EITBko langilea
- Irantzu Varela Urrestizala kazetaria eta Faktoria Lila-ko langilea
Ekitaldiko aurkezlea Andrea Gonzalez Gazteako esataria izango da, ‘Anatxuchic’ artistak bakarrizketa eskainiko du eta musika Ekiñe Casado Uriarte eta Iraitzek jarriko dute.




