Gorpu bat agertu da Deba errekan eta identifikatu dute

0
10049

Bertatik paseatzen ari zen oinezko batek ikusi du eta abisua eman du gaur 9:30ak aldera. Udaltzaingoa, Suhiltzaileak eta Ertzaintza Epele ingurura bertaratu dira. Ertzaintzak azaldu du gorpua errekatik atera dutela. Atzo Arrasaten desagertutako 32 urteko mutilarena da. Familiak gorpua identifikatu behar izan du. Doluminak familiari eta gertukoei.

Familiak eskertu egin die bilaketan parte hartu duten pertsona guztiei euren laguntza emateagatik: “Bihotz-bihotzez mila esker”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen