Ontzat eman du auzoko igogailu publikoak egiten hasteko 2’4 milioi zuzentzea, Santamañako liburutegia handitu eta Ludoteka berritzeko 550.000 €, Musakola kiroldegiko konponketetarako 220.000 €, Kulturateko klimatizazioa berritzeko 90.000 €, Txikitxokoa handitzeko 35.000 €, kultura eta jaietako ekintzetarako 42.500 €, eta Musakolako Herri Eskolarako 20.000 €.
Argazkia: Arrasateko Udala.
Udalak 3’5 milioiko gerakina eduki dauka, eta Udal-Gobernuak gaur kreditu aldaketa proposatu dio Udalbatzari.
Hain zuzen, Udal-Gobernuak honako proiektuak finantzatzeko kreditu aldaketa planteatu du:
Gorostiza igogailuaren lanak hasteko: 2.415.000 €
Mugikortasun jasangarriaren “planari jarraiki, Gorostiza auzoko igogailuen proiektua idazteko proiektua abiarazi zuen Udalak 2025ean”.
Dagoeneko proiektua idatzita dago, eta “proiektua gauzatzen hasteko partida da txertatuko dena, ia 2’5 milioi euroko partida”, lehiaketa publikoa “udazken honetan” abiatzeko.
Santa Marina auzoko liburutegia handitzea eta Ludoteka berritzea: 550.000 €
Honezkero proiektua idatzita dauka Udalak, eta obrak egiteko lehiaketa publikoa abiarazteko diruz hornituko du partida.
Helburua da Santa Marinako Biblioteka eta Ludoteka eraberritzea, “auzoko zerbitzuak hobetzeko”.
Kulturateko klimatizazio makina berritzeko: 90.000 € gehiago. Denera: 190.000 €
Udalak Kulturateko klimatizazio sistemaren “ordezkatze integrala burutuko du, epe luzerako zerbitzu duina bermatzeko”.
Hala jakinarazi zuen Udal-Gobernuak irailaren 23an, eta “kreditu gehigarri honekin, 20 urte dituen makina erabat berritzea lehenetsi da”.
“Dena ondo bidean, urrian lehiaketa publikoaren prozesu administratiboa igaro ondoren, lanak urtarrilaren amaieran hastea aurreikusten da”.
Txiki-Txokoa handitzeko obrak egikaritzea: 35.000 € gehiago. Denera: 181.000 €
Proiektu hau gauzatzeko esleipena bitan ireki da “lehiaketa publikora azken urte eta erdian, eta bi deialdietan hutsik geratu da”.
“Oraingoan obrak egikaritzeko diru partida handiagoa bideratuko da, eta behin kreditu berri hau onartuta, Udalak hirugarrenez aterako du”.
Kirol Saileko inbertsioak: 220.000 € gehiago
Musakolako kiroldegian hainbat konponketa egingo dira, tartean honako hauek:
- Padel eta tenis sabaiak konpontzea. “Gaur egungo sabaiak itoginak ditu, berritu beharra dago”.
- Kiroldegiaren eraikinaren sabaian dauden itoginak konpontzea.
Ekintza kulturaletarako eta jaietako ekitaldietarako: 42.500 € gehiago
Musakolako Herri Eskolarako: 20.000 €
Gaur Osoko Bilkurak kreditu-aldaketa onartu du bozketan:
Aho batez, 19 baiezko boto: EH Bildu, EAJ-PNV, PSE eta Elkarrekin Arrasate.
Albistea osatzen gabiltza




