‘Gordeten dala Mon-Dragoe-n’ erakusketa osteguneko inaugurazioak irekiko du

0
1580

Aurkezpen irekian bi performance eskainiko dira, Cata Rubio & Izar Okariz eta Iraia Perez & Arrasateko Erraldoi eta Kilikien Konpartsaren eskutik.

Irudia: Udaleko Kultura Saila.

‘Harriak Bira’ ekimenaren eta Udaleko Kultura Sailaren eskutik iritsiko da erakusketa Kulturateko kalistroetara.

Erakusketaren aurkezpena arratsaldeko 19:00etan izango da, eta 19:20ean Cata Rubio & Izar Okariz-ek performancea eskainiko dute.

Egitasmo honetan Oier Diazek ere parte hartu du. Inauguraziora itzulita, 19:45ean Iraia Perez eta Arrasateko Erraldoi eta Kilikien Konpartsaren ere performancea emango dute.

Luncha ere antolatuko da, eta erakusketa zabalik izango da abenduaren 20ra arte, astelehenetik larunbatera arratsaldeko 17:30etik 20:30era.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen