Partida eroa eta gol askokoa jokatu zuten Mondrako neskek. 2-5 galdu zuten Ilintxaren aurka. Porrot honekin kopako bost taldeko multzoan, laugarren daude zuri-moreak, datorren astan Oiartzun C taldeari egingo diote bisita, sailkapeneko azkenak hain zuzen. Kronika osoa
Futbolarekin jarraituz, Mondrako gizonezkoak 1-1 berdinketarekin amaitu zen Bergararren aurka jokatutako derbia. Mondra sailkapenean koxka bat gora egin nahian dabil azken partidetan beheko postuetatik urruntzeko. 28 puntu ditu sailkapenean eta datorren astean Urolaren aurka jokatuko dute. Kronika osoa.
Mondratek emaitza bikaina ekarri du Gora Viuda de Sainz taldeari egindako bisitatik bueltan. 2-5 nagusitu ziren azkenbigarren postuan kokatuta dagoen taldearen aurka. Garaipen honekin Mondrate bigarren postuan bueltan da kopako sailkatze fasea etxean jokatzeko aukerarekin.
Mondragon Unibertsitateko emakumeek porrotarekin itzuli ziren Gironatik. 71-65 gutxigatik galdu zuten Geieg Pacisa taldearen aurka. Sailkapenean erdialdean daude eta aste honetan puntueki n itzuli ez arren, aurreko asteko garaipenarekin matematikoki ez bada ere, mailari eusteko helburua beteta dagoela esan daiteke.
Mondragon Unibertsitateko gizonek Castillo de Gorraiz Valle de Egües liderra mendean hartu zuen, 77-75. Garaipen oso garrantzitsua eskuratu zuten mantentzeari dagokionez. Azken lau jardunaldiak gelditzen dira, datorren erronka kantabrian izango dute. Kronika osoa
Errugbian Kanpanzar Arrasatek ligako azken postuan dagoen Urgozo Zornotza 70-26 hartu zuen mendean. Bi partida jokatzeko ditu oraindik Kanpanzar Arrasatek, biak sailkapenean atzetik dauden taldeen aurka. Playoff-etara sailakatzeko oraindik mutilek ez dute azken hitza esan. Kronika osoa
Asteburuko albiste txarrena eskubaloian izan zen. Mugarri Ingouk 27-26 galdu zuen Urolaren aurka. Ligari eusteko aurkari zuzena zen. Partida parekatu eta gogor baten ondoren, azkenean ezin izan zuten garaipena lortu. Honen ostean, Urola laugarren puntu dute eta bi partida bakarrik geratzen dira liga amaitzeko.




