Goñi memorialeko finalerako sailkatu da Ander Murua

0
350

Sei asteren ondoren, ezagutzen dira Goñiren Omenezkoak finalak jokatuko dituzten pilotarien izenak; hauen artean Ander Murua. Martxoak 27an, arratsaldeko 18.30tan hasiko den jaialdian hiru partida jokatuko dira; aurten hamar urte beteko dituen Txapelketa Herrikoiekoan Agirre-Taipador Ibarluzea-Izagirreren aurka arituko dira; promesen mailako lau eta erdian Sanchezek eta Apezetxeak neurtuko dituzte indarrak eta eliteetan binaka Igoa-Garmendia eta Murua-Bernaola ariko dira txapelen lehian.

Finalera ibilbidea

Murua-Bernaola nagusitu ziren zale askoren aurka. Arrasatekoak eta Mañarikoak Igoa-Garmendiaren aurka jokatuko dute elite mailako binakakoan. Bi atzelari fidagarri gutxietsi gabe, ikusmina zegoen Ander Muruaren eta Eñaut Lizeagaren arteko aurrez aurrekoa ikusteko, eta azkenerako Soraluzeko taldeko aurrelariak erreferentzia nagusi estatusa mantendu ahal izan du afizionatu mailan, Bernaolarekin Mundarroko aurrelariari eta Aratz Olideni 22-18 irabazita. Astigarragako aurrelaria, erasokor eta indarrez gainezka, final-laurdenetako bere emanaldi ikusgarria errepikatzeko asmo sendoarekin kantxaratu zen, eta tantorik ikusgarri eta txalotuenak berak sinatu zituen, baina pixkanaka-pixkanaka Ander Muruak bere lanbiderik handiena azaleratu zuen, oinetan jokatuz kilimak aurkitu dizkio eta Bernaolarekin bikote sendoa osatuz garaipen ederra lortu zuten. Bernaolak, eskuin oso polita erakusteaz gain, ia ez zuen akatsik egin.

Finalerako sarrerak

Txapelketa osorako txartela eskuratu ez duten pilotazaleek dagoeneko eskura ditzakete jaialdi horretarako sarrerak eta horretarako hiru bide dituzte. Telefonoz 697502025 edo 943720293 zenbakietan, https://portal.kirolzale.eus/memorial-goni-2024 helbidean edo info@kirolzale.eus helbide elektronikora idatzita. Igandera arte, sarrerek 7 eurotako prezioa izango dute eta hortik aurrera 10 eurotakoa pilotalekuko leihatilan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen