Gomestio baserriko egurra Agorregira eramango dituzte

0
1618

Datorren astean amaituko da Gomestio baserriko egurrezko jatorrizko egitura elementuak Foru Aldundiak Agorregin (Aia) duen biltegira lekualdatzeko prozesua.

Gomestioko Erdi Aroko egituraren antzinatasunari eta ondarearen balio historikoari buruzko zantzuak berretsi egin dira lehen analisi dendrokronologikoen bidez: adituek 1450 inguruan aipatzen dute eraikuntzarako erabilitako zura.

Gomestio baserriaren jatorrizko egitura osatzen zuen egur guztia eraikina zegoen orubearen ondoan pilatu da, eta datozen egunetan Agorregiko foru biltegira eramango da.

Bestalde, Gomestioren jabetzatik adierazi dutenez, Udalak ez du baztertzen Gomestioko egitura zaharberrituaren zati bat armatzea, herriko baserri zaharrenetako baten testigantza historiko monumental gisa, baina oraindik ez dago erabaki irmorik horren inguruan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen