Argazkiak eta beheko testua: Alfonso Donnay, Arrasate Zientzia Elkarteko partaide.
Gomestio baserria, amaitu gabeko historia bat (II).
Aurreko maiatzaren 24an txosten labur bat argitaratu genuen, balioan jarriz Gomestioko Baserriaren egurrezko egituraren abandonua bezala ulertzen genuena. Uste genuen ondarea galtzear zegoela, eta benetan penagarria zela uste genuen.
Aurrekariak soberan ezagunak dira. Laburbilduz: 2025eko abenduaren hasieratik, egitura zoruan egon zen, elurraren, euriaren, hotzaren eta abarren menpe, inolako babesik gabe. Ikus horren inguruan tokiko prentsaren argitalpenak.
https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/gipuzkoa/2020/07/26/gomestio-rezuma-historia-3758777.html
https://www.diariovasco.com/alto-deba/arrasate/desnudan-gomestio-siglo-20200628000800-ntvo.html
Orain eta ekainaren 1etik, toki berean daude, baina plastiko beltz batekin tapatuta.

Honelako ezaugarriak dituen egurrean (hagak, armazoiak, eta abar) etsaia askotan ez da behin bustitzea, bat-bateko hezetasun aldaketak baizik. XVgarren mendeko egiturak 500 urte biziraun ditu, suposatzen dugu, egon delako eraikin baten barrualdeko ingurune-oreka erlatiboki egonkor batean; bertatik ateratzean logikoki baldintzak seguruenik erabat aldatu dira.
Uda osoan zehar, zenbait beroaldi igaro ditugu. Euskalmeten arabera ekainaren 21etik 27ra Euskadik bizi izan zuen ekainean inoiz erregistraturiko beroaldirik luzeena. 40 gradu itzaletan zenbait egun jarraian. Ondoren uztaila eta abuztua, beste beroaldi batzuk izan ditugu, ez hain muturrekoak baina antzekoak.
Baliteke Gomestioren egiturak igaro duen sekuentzia benetan hauskorra izatea. Eta honek, ez du azterketa tekniko bat izan, izan ere, ez daukagu neurketa eta kontrol daturik, eta ez gara zuraren kontserbazioan adituak. Baina begi-bistakoa da litekeena dela egurrak nahiko sufritzea.
Uztaileko egoera argazkian dago ikusgai (badirudi plastikoaren azpian umeltasuna zegoela).

Zenbait egun itzalean 40 gradu baino gehiago eginda, egiturak gainean plastikozko azal beltz bat edukita, eta eguzkitan ordueta zehar egonda, galderak ondokoak izan daitezke:
Plastikoaren beraren tenperatura 60 gradura edo gehiagora erraz igo daiteke?
Zein tenperaturara igo daiteke plastikoaren azpian pilaturiko airea?
Arrisku handienean zeuden egituraren zatiak, euren masaren, hezetasunaren, zoruarekiko aldearen eta aireztapenaren arabera, 50-60 gradutara (edo gehiagotara) egon zitezkeen orduetan zehar?
Areago, posible da egiturarei kalteak eragin izana organismo patogenoek, ezkutuan zeudenak edota agertu direnak, bakteriak eta onddoak esaterako?
Udazkena iritsi da, eta beroaz gainera, bi ekaitz bota ditu (txingorra barne).
Egituraren egoera, orain urrian, hauxe da:


Kuriosoa da, egur historikoaren kontserbazioaren ikuspuntutik, Gomestioren egiturarekin gertatu dena egin behar zenaren justu kontrakoa dela. Tamalez, dagoeneko ondare hau ez badugu galdu, galtzear egongo gara. Hau da, egindako lan guztia eta inbertitutako diru guztia ezer ezean geratzear.
Arrasaten, 2026-10-08.



